TTIParen zenbait kapituluren filtrazioak, ordezkari politikoek gure etorkizuna isilpean negoziatzen dabiltzala konfirmatzen du.

ttipezLogoaPRENTSA OHARRA

Hitzarmenaren filtrazioen ondorengo Euskal Herrian TTIPari EZ kanpainaren balorazioa

TTIParen zenbait kapituluren filtrazioak, ordezkari politikoek gure etorkizuna isilpean negoziatzen dabiltzala konfirmatzen du. 

  • Ekonomiaren esparru askoren pribatizazioa, politika sozialentzako mehatxua eta sektore finantzarioaren desarautzea dira hitzarmen honen arriskuetariko batzuk.
  • Talde negoziatzaileak presio talde eta lobby-ekin biltzen ari diren bitartean, gizarte zibila ordezkatzen duten mugimenduekin ia ez dira batzartzen.
  • Kanpaina honek hitzarmenaren behin-behineko ez-onartzea, berehalako gelditzea, Europar Parlamentuaren ez-onartzea eta batasuneko estatuen ez-berrestzea exijitzen du.

Continue reading

TTIP-ARI EZ KANPAINA: EKINTZA BERRIAK. MARTXOAK 12 LARUNBATA, TTIPARI EZ!

PRENTSA OHARRA

Euskal Herriko gizarte zibileko erakunde, alderdi politiko eta sindikatuok, demokrazia, zerbitzu publikoak, giza eta ingurugiro arauak mehatxatzen dituzten eta eskala txikiko eta kalitatezko nekazaritza, elikadura eta farmazia arauak, ezinbesteko trantsizio energetikoa, eta gizartea hobetzeko daukagun eskubide eta ahalmena arriskuan jartzen dituzten TTIP, CETA eta TISA akordio ekonomikoen aurka gaudela adierazi nahi dugu. Itun hauen onuradunak beti berberak dira: nazioarteko korporazio handiak, banketxeak eta inbertsio funtsak.

1986ko martxoaren 12an Euskal Herriak ezetz esan zion NATOri. Ezetz herriaren nahia eta ahaleginak alde batera utzi eta erakunde horrek bultzatzen duen indarraren onarpenari. Gaur, NATO ekonomikoa den TTIPak, korporazio handientzat berdina nahi du arlo ekonomikoan. Hortaz, demokrazia, suntsitu beharreko helburuan bihurtzen da bi egitura hauentzat.

Continue reading

TTIP-ARI EZ KANPAINA: EKINTZA BERRIAK

10oct2015

PRENTSA URREKOA

Gaur, Euskal Herriko jendarte zibileko erakundeak, alderdiak eta sindikatuak TTIP, CETA eta TISAren kontra gaude. Merkataritza itun hauen proposamenak gure demokraziarentzat, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ondasun eta baliabideetara hetzeko handiagotzen dituztelako, eta baita ere zerbitzu publikoentzat, jendarte arauentzat eta ingurumenarentzat, izugarrizko mehatxua direlako, arrizkuan jartzen dutelako gure kalitatezko nekazaritza, baserritar txikien iraupena, elikadura arauak, arau farmazeutikoak, ezinbesteko trantsizio energetikoa eta, aipatutako guztien gain baita ere gure eskubideak eta jendartea hobetzeko gaitasuna. Arestian aipatutako itunen onuradunak multinazional handiak direlako beti.
Continue reading