6 Ariketa TTIP-aren aurka

Merkataritza Librerako Itunak guztion artean bakarrik geldituko ditugu, gehienbat, osasun oneko demokrazia baldin badugu.

Oraingoan, gure kontzientzia kritikoa sasoi onean jartzeko
eta TTip, CETA eta TISA gelditzeko bideoa aurkezten dizuegu.
Eutsi gogor eta animo 6. ariketarekin!!

TTIP 2035: EMAKUMEENTZAKO ODISEA

Jendartearentzat ze ondorio izan ditu honek?

Eta emakumeentzat, batez ere?

20 urte barru, Estatu Batuak eta Europar Batasunak TTIP (ingelerazko sigletan; Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Komertzio eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa), sinatuz gero, emakume eta gizonen artean eragingo dituen ezberdintasunen areagotzearen salaketa helburu izanik, umore kutsuarekin egina dagoen bideoa aurkezten dizuegu.