omc

Hitzarmen neoliberalei ez! Herriok erabaki!

Merkataritza-fluxuak eta mundu-mailako inbertsioa liberalizatzeko kapitalaren agendak,
ezinbestekoan, bereari eusten dio: Munduko Merkataritza Antolakundeak (OMC)
abenduaren 10etik 13ra arte elkartuko da Buenos Airesen, gobernantza
neoliberalarena den bitarteko hau berrabiarazi nahian, Dohako Erronda izenekoak
etengabe porrot egin ondoren. Horrela, berriro sustatu nahi da enpresa transnazional
handien menpe dagoen merkatu handi orokor desarautua osatzeko aspaldiko ametsa,
agenda korporatibo berriaren mugarri eta elementu berriak bilduko duen akordio
aldeaniztuna sinatuz.

Munduko Merkataritza Antolakundea eta hitzarmen saldo berria.
Ekonomia neoliberalaren gobernantzaren muinean Munduko Merkataritza
Antolakundea kokatzeko saiakera berri hau fronte osagarri batzuk dituen ofentsiba
zabal batean kokatzen da. Horien artean, garrantzitsuena, merkataritza eta inbertsio
hitzarmenen saldo berria dugu, non azken urteotan hedabideen palestrara ekarri duten,
eta hainbat eta hainbat berrikuntza dakartzan, zein baino zein kaltegarriagoak herrimailentzat.
Belaunaldi berriko hitzarmenez ari gara.

Europako Batasunak, eta haren baitan Espainiako Estatua nabarmenki, aitzindari
dihardute kapitalaren eraso berri honetan. Honela, urriaren 27an (Kataluniako herriaren
aurka 155. artikuluaren ezarpena onartu zen egun berean hain zuzen), Espainiako
senatuak oniritzia eman zion, PP eta EAJren botoekin, Europako Batasunaren eta
Kanadaren arteko CETA hitzarmena berresteari. E.B.ren ustean, hitzarmen eredugarria
dugu, hots, aldi berri honetan sustatu nahi omen diren gailu nagusiak hartan biltzen
dira: muga-zergak deuseztatzen dira, enpresak eta estatuen arteko liskarrak ebazteko
bitartekoak (arbitraje-epaimahaiez ari gara, non enpresek estatuak sala ditzaketen) eta
batik bat, konbergentzia arautzailea izenekoa. Baliabide honen bitartez armonizatu
nahi da, beherako joera duten estandarrak ezarriz, merkataritza eta inbertsio fluxuei
eragin liezaiekeen araudi oro: lan eskubideak, ingurugiroa, zerbitzu publikoak, etab.
Horrela, beherako joera duen armonizatze horrek gure bizitzetan berehalako ondorioak
lituzke: enplegua suntsituko litzateke, lan eskubideak galduko lirateke, hitzarmen
kolektiboak zalantzan jarriko lirateke, guztiona eta publikoa dena pribatizatuko litzateke
(osasungintza, hezkuntza, pentsioak,…), gizon eta emakumeen arteko berdintasuna
lortzeko xedean egin politiken inplementazioari trabak paratuko litzaizkioke, botiken
kostua handituko litzateke, EB-en galaraziak dauden elikagaiak prozesatzeko jarduteari
ateak zabalduz elikagaien kalitate-estandarrak urrituko lirateke. Eta abar luze bat.
Europa, gaur egun, beste 25 herri eta eskualdeetako erakundeekin mota honetako
hitzarmenak negoziatzen ari da, adibidez, Japoniarekin, Mercosurrekin edota
Indiarekin, besteak beste. Honi dagokionez, nahitaezko bi hitzarmen nabarmentzen
dira, politika eta ekonomia mailan, sinatzaileek duten garrantziagatik, nahiz barne
hartzen duten gaiak agerikoak direlako: TTIP eta TISA. Aurrena, Ameriketako Estatu
Batuekin negoziatu behar zen, 2015. urtean, EB-k lehentasun estrategikotzat definitu
arren, gaur egun zokoratua dago, Donald Trumpen agenda erreakzionarioarekin talka
egin duelako; hala ere, haren behin-betiko estrategia hitzarmen mota honekiko
gauzatzeke dago oraindik. Hala ere, CETAk EB-ko ateak zabaltzen dizkie Estatu
Batuetako multinazional nagusiei, hauetako askok Kanadan dauzkaten filialen bidez
sartuko direlako Europan. Bigarrenak zerbitzuen opil handiari eragiten dio, zeinak gure
gizartearen jarduera ekonomikoaren ia %70a ordezkatzen duen. TISArekin, mundumailako
kapitalak, alde batetik, haren bidea eragotz ditzaketen arauketak ezabatu nahi
ditu, horrela, bidea are garbiagoa izan dezaten zerbitzu transnazionalez hornitzen
dituzten korporazioek (inportazioak, portuak, bankuko operazioak, pertsonen joanetorriak
eta lan-esku merkea), eta bestetik, zerbitzu publikoak are gehiago zabal
daitezen merkatura. Neurri honek eragingo lieke beraien artean oso ezberdinak diren
esparruei, adibidez, bertako elikagaiez kudeatu eskola-txikiari nahiz ur-zerbitzua berriro
udalaren esku gera dadin saiatzen ari den administrazioari. Oro har, gure ondasun eta
zerbitzu komunak (adibidez, garraio publikoa eta hezkuntza) apur bat demokratikoa
izan daitekeen kudeaketa inplementatzeko aukerari nahiz zaintzako zerbitzu publikoen
eskaintza urria handitu ahal izateari egiten zaien eraso ikaragarri batez ari gara, hauek
ezinbestekoak izanik berdintasun mailan aurrera egin dezagun. Honez gain, ahalik eta
mozkin handien lortzeko logika bakarrak eragin handia izango du hauen hartzaileen
babesean.

Hortaz, esan dezakegu eraso honetan, erabateko lausoz eta obskurantismoz,
ulergaitza gertatzen den letra-zopa bitartez negoziatuta, ongizate estatuaren azken
zirrikituak estali nahi dituztela, gure eskubideak gutxiengo baten esku dauden erosgai
hutsetara murriztuz. Eta esparru horretan sortzen da Munduko Merkataritza
Antolakundea, korporatiben agendako erreferentziazko tarte gisa berriro sustatzeko
ekimena. Pertsonok eta planeta osoa xake-taula orokor baten fitxak gara; Argentinan
jokatuko da hurrengo partida.

Buenos Aires: herrien hitzordu saihetsezina
Abenduan, Buenos Airesen egingo den gailurra enpresa transnazionalen menpe
legokeen estrategia finkatzeko saiakeretan giltzarria izango da. Aldeaniztasuna
zabaldu nahi dute, egun arte, hori bitariko akordio bidez hedatu da. Beraz, gure
eskubideak eta herri-burujabetza mehatxatzen duen jauzi kualitatibo batez ari gara, eta
horretan, funtsezkoa deritzagu erasoaren garrantziaren pare egongo den erantzuna
artikulatzeari.

Hain zuzen ere, Munduko Merkataritza Antolakundea edota Nazioarteko Moneta
Funtsa bezalako erakunde ez-demokratikoen bidez, kapitalismo heteropatriarkala,
merkataritza eta inbertsio hitzarmen hauekin batera estuki jardunez, salerosketa gai
hutsak garen eredu honen oinarriak eta haren bizitzeko modu hegemonikoaren
agendan sendotzen ahalegintzen da. Finantzen desarautzeak, gure eskubideak
urritzeak, militarizazioak, xenofobiak, bizitzaren alderdi guztiak merkaturatzeak gure
biziraupen bera arriskuan jartzen dute; dagoeneko hori gertatzen zaie arrazoi
ekonomikoengatik piztu diren gerretan, beren herriak utzi behar izan dituzten edota
baztertuak diren milioika pertsonari mundu zabalean, gordinki esanez, sistemaren
ikuspegian, “ez dutelako balio”.

Monopoly ero honetan, agertu berri den bide batetik lehiatzen ari dira: merkataritza
elektronikoa eta datuen jabetza. Horixe dira hain zuen Munduko Merkataritza
Antolakundeak egingo duen Gailurrean lehenetsiko diren eztabaidagaiak. Buenos
Airesen, merkatu berri hauen lerro nagusiak marrazten saiatuko dira, hauen
liberalizazio zabala sustatuz. Honek beraien artean oso ezberdinak diren esparruei
eragingo die, adibidez, datu pertsonalen banaketa eta jabetza mugatu ez izateari
(salerosketa edota lurraldeak erostea adibidez), segurtasunaren izenean libertateak
murrizteari, ezagutzaren espoliazioari edota teknologien kontrolari.

Laburbilduz, Buenos Airesen egingo den Gailurra bizitzaren merkaturatze guneak
handitzeko estrategiaren giltzarria da, beti ere, korporazio handi gutxi batzuen
mozkinen menpe. Bizi dugun dimentsio anitzeko krisialdi-egoeran gaudela
(elikadurarena, zaintzarena, ekonomiarena, ingurugiroarena,…), gailur honetan
erabakiko denak egoera larriagotuko du soilik, eredu honi, egungo abagunera ekarri
gaituen ereduari hain zuzen, egiten zaion estutze berria delako.

Gaur egun, herriok erabakigarriak izan behar dugu bizitza beraren aldeko borroka
honetan: kalera atereaz, elkartasunean, berdintasunean, bizitzaren zaintza kolektiboan,
auto-kudeaketan eta elkarrekiko laguntzan, tokian tokiko botereak indartuz eta
merkatuek eta hauen gaizkideek darabilten logika kriminalari desobedituz. Horretan,
aurki, lehen hitzordua izango dugu mobilizazioarekin, baita Euskal Herrian ere,
Munduko Merkataritza Antolakundeak egingo duen Gailurrari aurre egiteko.

Euskal Herriak TTIP eta CETA ez!
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

donosomc

Merkataritza Erakundearen (MME) eta Merkataritza Askeko Itunen (MAI) aurkako elkarretaratzea

Abenduak 11, 19:00 · Donostiako Boulevarden

Datorren abenduaren 10etik 13ra Argentinan, Buenos Airesen, burutuko den Munduko Merkataritza Erakundearen bilera dela eta, Argentinatik egina duten deialdiaren berri emateko idazten dizuegu. MMEk mundu mailan bultzatzen duen erregimenari aurka egiteko, eta gure herrietatik kapitalismoaren alternatibak pentsatu eta eztabaidatzeko, herrialde, lurralde zein mundu mailan antolakunde sozial eta politikoen agenda eta kanpainak berrartikulatzea proposatzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen web orria: mejorsintlc.org

Gipuzkoako TTIP/CETA/MAI aurkako kanpaina Continue reading

cetadon

Betiko leloa?

[Amagoia Eskudero Larrañaga eta Ana Gorostidi Pagola*] Betiko leloa esatean, Merkataritza Askeko Itunez (MAI) ari gara. Egunetik egunera, geroz eta gehiago ditugu entzungai eta honen aurrean argi utzi nahi dugu izenburuan eginiko galderaren erantzuna ezezkoa dela.

Hasteko, azken aldian gehien entzun den eta apirilaren 21ean partzialki behin-behinekoz ezarri zen CETAren ibilbidea aipatu beharra dago. Europako Parlamentuak joan den otsailean onetsi zuen ituna eta orain Europako nazioetan ari dira bozkatzen. Behin betikora iritsi ahal izateko, nazio guztiek berretsi behar dute eta honen harira, Europako Batzordeak proposamen bat egin berri du, parlamentu nazionalak TTIP eta antzeko merkataritza hitzarmenei buruzko bozketetatik at uzteko.

Europako Batzordeak plazaratutako proposamenari buruz gutxienik pare bat zeresan badugu. Batetik, CETA benetan martxan jartzeko zailtasunak izan ditzaketela dirudi. Espainian aurrera doan arren, pasa den ekainean kongresuan berretsiz eta senatuan bozkatzeke egonik, Frantzian oraindik bozkatzeke (urrirako aurreikusia) dago eta beste hainbat lekuren antzera, berresteko zailtasunak egon daitezke. Bestetik, proposamen honek “demokrazia” hitza pikutara bidaltzen du. Diotenaren arabera, erabakitzeko eskubidea dugu baina nork uler dezake herritarrok aukeratu ez dugun eta batzuek nahi dutelako ezarri duten Europako Batzordeak estatuei gutxieneko boterea kentzeko proposamena egitea? Esan beharra dago Batzordearen arabera erabakiak Europako Parlamentuak hartzen dituela baina errealitatean azken hitza europar parlamentariena ez dela azpimarratu nahi dugu; hitzarmen bat guztiz adosteko aldaketaren bat egiteko beharra izan denean, herritarren zein herritarren ordezkarien oniritzirik gabe egin izan du Europako Batzordeak. Beraz, utz diezaiotela gezurrak esateari.

Aurreko paragrafoak, argi helarazten digu kalera irteteak zukua ematen duela. Noski, honek ez du esan nahi nahikoa dugunik; egoera okerrera doa eta oraindik asko dugu egiteke. Momentu honetan, pil-pilean bi MAI ditugu, berriak ez direnak. Horietako bat, aipatua izan den TISA (Zerbitzuen Merkataritzari buruzko Hitzarmena) dugu eta berrartzeko asmoa zutela helarazi zuten pasa den kurtsoan. Bestea, JEFTA (EB eta Japoniaren arteko MAI) dugu, politikoki amaituta dagoena baina idazteke dutena. Eskuartean ditugun zein dagoeneko sinatuak dauden MAIek enpresei boterea handiagotzeko bidea inoiz baino gehiago irekitzen diote eta geure egitekoa kalera irteten jarraituz bideak ixtea da.

Boterea handituz joan diren enpresa multinazionalak zerrendatzen hasiz gero, Amazon, FedEx, Visa eta Google ditugu mundu digitalean ikaragarrizko irabaziak dituztenetariko batzuk eta enpresa hauek, hainbat alorretan orain arte ez bezalako muga gabezia lortu nahi dute. Hau lortu ahal izateko, batzuk bidea irekitzen hasiak dira dagoeneko. 2016ko ekainean AEBek merkataritza elektronikoari buruzko hamar bat proposamen egin zituzten, zeintzuk MMEren (Munduko Merkataritza Erakundea) eskuetan dauden. MME hainbat urtetan baztertua izanik, aipaturiko enpresek zein beste hainbatek interesa agertu dute Erakundearengan. MMEk abenduaren 10etik 13ra Argentinan izango ditu Ministerioaren Biltzarrak eta mahai gainean dauden proposamenek, aipaturiko enpresei, denboraren, espazioaren, eskulanaren, kapitalaren, intsumoen eta datuen terminoetan aldaketak mugarik gabe egiteko aukera emango liekete.

Merkataritza elektronikoarekin jarraituz, irailaren 29an Tallinen (Europako digitalizazioaren eredu den Estonian) Europako Kontseiluko lehendakariak, Europako Batzordeak eta Europako gobernu edo estatuburuek Gailur Digitala egin zuten. Amaitutakoan, Europako Batzordeak 2018an enpresa digitalei Europako gobernu guztietan tasatzeko arau berriak proposatuko dituela helarazi zuen. Badirudi, gaur egun Irlanda edo Luxenburgon zentratzen dituztela beraien onura guztiak, non abantaila ugari dituzten. Orain artekoa jakinik, inork ba al daki zein den zehazki proposamena? Diotenaren arabera, iraila erdialdean Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Espainiak egin zuten baina guk ez dakigu horretaz ezer zehatzik. Noski, dakiguna da abenduan Argentinan merkataritza elektronikoari buruzko biltzarrak izango direla eta bertan, enpresei datuak lekuz aldatzeko aukera emango liekeen zein mugaz gaindiko zergen gabezia bideratuko luketen gaiak izango dituztela hizpide. Datuen alorrean, gobernuei informazioa izatearen onura kentzeko aukera egongo litzateke eta oso arriskutsua izan daiteke datuen pribatizazioari zein kontsumitzaileen babesari dagokionean. Beraz, nork jakin benetan zertaz hitz egin zuten!

MAIen aurkako mobilizazioei dagokienez, datorren urriaren 23tik 27ra NBEk Genevan izango duen 3. Biltzarrari erantzunaz, hainbat ekintza egingo dira. Ondoren, beste data esanguratsua MMEk Argentinan izango duen lehen aipaturiko Biltzarrena dugu. Dagoeneko, egon dira deialdiak, jardunaldiak, formakuntzak… Argentinan abendura begira. Era berean, munduko hainbat txokotan mobilizatzera deitu dute. Hego Amerikan, gainera, esperientzia handia dute MAIekin eta beraiengandik asko dugu ikasteke. Esaterako, duela urte batzuk ALCA (Ameriketako Merkataritza Askeko Eremua) geratzea lortu zuten, non, mugimendu sozial ugarik hartu zuten parte: nekazariek, mugimendu feministek… Azken hauek izan ziren ALCAren aurka joateko bultzatzaile nagusienetakoak. Arrazoi bat esatearren, zerbitzu publikoak murriztuko lituzkeela ikustean, lehenengo zein gehien kaltetuak emakumeak izango liratekeela konturatu ziren eta emakumeek inongo ordainsaririk gabeko zaintza lanak gehiago izango lituzketela ondorioztatu zuten.

Hau guztia ikusirik, ezinbestekoa dugu altermundialismoa bultzatzea eta Argentinara joan beharrik gabe, norbere herrian, norbere errealitateari erreparatuz mobilizatzea. Horretarako, munduko txoko askotan esanguratsuak izango dira La Vía Campesina, Emakumeen Mundu Martxa… eta halako mugimenduak. Hauekin batera, MAIen kalteez geroz eta kontzientziatuagoa dagoen jendea ere hor egongo gara eta argi adieraziko dugu ez dela betiko leloa, baizik eta hortik haratago doan arazoa.

 

*(Euskal Herriko TTIP / CETAren aurkako kanpainako kideak dira)

CETArekin eta gure bizitzak pobretuko dituzten hitzarmenekin maitemindurik

Otsailaren 15ean Europako Parlamentuaren osoko bilkurak Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Akordio Orokorraren testua bozkatuko du, bere ingelesezko laburdurekin ezagutzen den tratatua, CETA. Horregatik gaur, San Valentin eguna, Euskal Herriak TTIPari EZ eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak plataformekin batera hainbat mobilizazio antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Mobilizazio hauen helburua merkataritza libreko hitzarmen honen alde bozkatuko duten alderdien jarrera salatzea izan da. Horregatik kontzentrazioak herritarren gehiengoarentzat horren kaltegarria den merkataritza libreko hitzarmen honen alde bozkatuko duten alderdien egoitzen aurrean egin dira.

Continue reading

Herriek erabaki! ¡Defendamos nuestra tierra y nuestros derechos!

ttiprueda3Bilbo: 13tan, kalejira Unamuno plazatik

17.30tan, manifestazioa plaza Eliptikoa

Donostia: 17tan, manifestazioa Bulebarretik

Gasteiz: 12tan kalejira Andre Maria Zuriatik

Iruñea: 13tan, manifestazioa Bus geltoki zaharretik

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP eta CETAren aurkako kanpainak

datorren larunbatean mobilizazio nazionalerako deialdia luzatzen dugu.

Karta Soziala eta TTIParen aurkako kanpaina osatzen dugun erakunde sozial, sindikal eta politikoek indarrak batu ditugu, datorren larunbatean, azaroak 5, Euskal Herria TTIP eta CETAren aurka dagoela argi eta garbi erakusteko. Honela, nazioartean “Erresistentzia udazkena”ren barruan antolatutako mobilizazioekin bat egingo dugu, TTIP, CETA eta TISAren aurkako erantzun bateratu bat emanez.

Continue reading