CETArekin eta gure bizitzak pobretuko dituzten hitzarmenekin maitemindurik

Otsailaren 15ean Europako Parlamentuaren osoko bilkurak Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Akordio Orokorraren testua bozkatuko du, bere ingelesezko laburdurekin ezagutzen den tratatua, CETA. Horregatik gaur, San Valentin eguna, Euskal Herriak TTIPari EZ eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak plataformekin batera hainbat mobilizazio antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Mobilizazio hauen helburua merkataritza libreko hitzarmen honen alde bozkatuko duten alderdien jarrera salatzea izan da. Horregatik kontzentrazioak herritarren gehiengoarentzat horren kaltegarria den merkataritza libreko hitzarmen honen alde bozkatuko duten alderdien egoitzen aurrean egin dira.

Bilbon hitzordua EAJren egoitzaren aurrean izan da; Donostian PSE-EErenaren aurrean; Gasteizen PPrenaren aurrean. Iruñean hitzordua 19:30tan da; kalejira batek Udaletxea eta Carlos III batuko ditu.

ceta1 ceta2 ceta3

Gaur San Valentin da, eta Euskal Herriko klase politikoaren zati handi bat CETAz maiteminduta dago. Gu, ez.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *