Mahai inguru eta Giza kate bat CETAren aurka

gicarIpar Euskal Herriko TAFTA STOP eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA Ez mugimendutatik berri ematen dugu Europako Parlamentuko otsaileko CETAren berrespenaren harira urtarrilean zehar egin asmo ditugun ekintzak.

Batetik, urtarrilaren 21ean Irun – Hendaia giza katea egingo dugu. Arratsaldeko 16:30ean izango da Hendaia – Iruneko Santiago Zubi Internazionalistan.

Bestetik, Gipuzkoan CETA-TTIP-TISA-ri buruz hainbat alderdi politikoen arteko mahai-ingurua antolatu dugu. Urtarrilaren 17an arratsaldeko 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango da eta bertan, oraingoz, Ciudadanos, EAJ-PNV,  EH Bildu,  Equo Euskadi, IU-Ezker Anitza, Partido Popular de Euskadi-Euskadiko Alderdi Popularra, Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Alderdi Sozialista (oraindik konfirmatu gabe) eta Podemos Euskadi-Ahal dugu.

Aipaturiko ekintzak, Euskal Herrian zentratutakoak dira baina Europan zein Kanadan zehar beste hainbat eta hainbat mobilizazio daude aurreikusiak urtarrilaren 21erako. Oinarri bezala, azaroan kaleratu zen atxikita doakizuen idatzia dugu eta azaroan bertan, 450 talde baina gehiagok sinatu genuen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *