TTIP, CETA Ez, herriek erabaki. Gure eskubideak eta gure lurra defenda ditzagun

ttip5ruedaMobilizazioak Hegoaldeko hiriburuetan hurrengo Azaroaren 5an TTIP eta CETA itun neoliberalen aurka

TTIP eta CETA bezalako nazioarteko merkataritza itunek finantza kapital nahiz multinazionalei ekonomia, ingurugiroa, legeak, pertsonen eskubideak eta, are gehiago, bizitza beraien mesederako zuzentzeko berme juridiko guztiak ematen dizkiete. Demokrazia, kapitalaren diktadurak ordezkatzen du eta gu guztiok, multinazional eta kezkarik gabeko espekulatzaileek agintzen duten sistema baten gatibu bihurtzen gara.

Honegatik guztiagatik, tankera honetako nazioarteko itun ororen aurka gaude, merkatuen eskubide eta askatasunak bakarrik defendatzen baitituzte, eta ez gizartearenak. Beste era bateko mundu bat posible dela aldarrikatzen dugu Euskal Herritik; elkartasuna, justizia, lankidetza eta beraien etorkizuna erabakitzeko herrien eta pertsonen burujabetza oinarri dituen azioarteko erlazio eredu berri bat ezinbestekoa dela diogu. Gobernuak, guztion onerako, pertsonen eskubideak bermatu eta beharrak asetzeko lan egitera behartuak daude, eta ez enpresen probetxurako.

Continue reading

Bizi ala irentsi ¿Te lo vas a tragar?

trampanPobreziaren Kontrako Asteko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekimenen programa aurkezten dizuegu

Aurten, EBk AEBrekin eta Kanadarekin dituen merkataritza libreko itunen ondorioak izango ditugu ardatz; besteak beste, TTIP eta CETA itunenak. Bizi ala Irentsi, ¿te lo vas a tragar? leloa hartuta, Euskadiko hainbat gizarte-kolektibok eta plataformak merkataritza-itun horiek ekologian, gizartean, enpleguan eta ekonomian eragingo dituen ondorioak salatuko dituzte, hainbat jardueraren bitartez (honekin batera doa egitaraua).

Anima zaitez eta parte hartu!

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Manifestua

prentsa-oharra