TTIP ETA OSASUNAREN PRIBATIZAZIOA

IRITZI ARTIKULUA

MEDICUSMUNDI

Apirilaren 7, Osasunaren Munduko Eguna

Mario Fernández, OSALDE eta Osasun Euskal Foruko kidea

imagen salud ttipTTIP benetako mehatxu izan daiteke osasunerako eta gaur egun lortuak ditugun osasun-sistemetarako.Gaur egun ezagutzen dugun Osasun Sistema Nazionala (OSN), bere arazo guztiekin, nazioarte mailan munduko onenetako eta eraginkorrenetako bat bezala ikusia dago.Espainiako Estatuan Osakidetzak ospe eta estimu handia du alde horretatik.Adituek diotenez, “osasun-sistema unibertsalek –jabetza eta kudeaketa publikoarekin eta Lehen Mailako Arretan oinarriturik– eskaintzen dituzte emaitzarik onenak osasungintzan, eta halaber, eraginkorrenak, orekatuenak eta gizatiarrenak dira”.

Continue reading

Hitzaldia: Komertzio Librearen Hitzarmena

cartel AAVVZer da TTIP?
Komertzio Librerako Itun TransAtlanti- koa (T.T.I.P bere ingelesezko sigletan) gaur egun Europako Batzordea eta Amerikako Estadu Batuetako gobernua negozietan da- gozan irismen handiko akordioa da.
Ia-ia sekretuan egiten dabiz (komunikabideei sarbidea galarazoz eta informazio gehiena lor- tutea ukatuz) eta enpresa multinazional han- dien eta finantza-espekulatzaileen interesak defendiduten dabezan finantza-aholkularien parte-hartze handiagaz.

Izen emateak: Europar Batasuna eta Estatu Batuak nazioarteko ekintzaile: erronka globalak eta erantzukizun komunak lankidetza transatlantikoan

Europar Batasunak eta Estatu Batuek 1953an eman zieten hasiera harreman diplomatikoei. Harrezkero, bien arteko elkarrizketa merkataritzaz eta inbertsioez harantzago zabaldu da, EBren garapen politiko eta juridikoarekin batera. Gaur egun, bi aldeen interesek eta baterako proiektuek bat egiten duten hainbat sektoretara zabaldu da lankidetza transatlantikoa (segurtasuna, demokrazia eta giza eskubideak sustatzea, energia, ingurumena, berrikuntza teknologikoa, etab.).
Jardunaldi hauen helburua da elkarrizketa transatlantiko horren gai nagusietariko batzuk aztertzea eta munduko gobernamenduan egiten duten ekarpena eta eragina balioestea.

Lekua: Garate aretoa, Eraikin Nagusia, Deustuko Unibertsitatea.
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitateko Europar Batasuneko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroa.
Laguntzaileak: Europako Batzordea, EACEA, Bizkaiko Foru Aldundia, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusia