Martxoaren 12ko komunikatua Euskal Herrian TTIP EZ! Kanpaina

IMG-20160312-WA0003Duela 30 urte, 1986ko martxoaren 12an, euskal jendarteak NATOn sartzeari Ezeko borobila eman zion. Gaur egun, kanpo erasoen arriskuen aurrean estatu europarrak babesteko aitzakiapean, erakundea inperialismo ankerrenaren zerbitzura dagoen erreminta militar antidemokratiko batean bihurtu da.

30 urte geroago, 2016an ere, Ezezko ozen, argi eta erresistentea diogu. Ezetz TTIPri, marko ekonomikoan korporazio handi transnazionalek irrikatzen duten NATO ekonomikoari. Hori dela eta, bi egiturentzat, NATO eta TTIP, demokrazia, beraien helburuak lortzeko bidean duten oztopo txiki bat besterik ez da.

Gaur hemen gaude geldiarazteko, Ezezkoa esateko!

Continue reading

TTIP-ARI EZ KANPAINA: EKINTZA BERRIAK. MARTXOAK 12 LARUNBATA, TTIPARI EZ!

PRENTSA OHARRA

Euskal Herriko gizarte zibileko erakunde, alderdi politiko eta sindikatuok, demokrazia, zerbitzu publikoak, giza eta ingurugiro arauak mehatxatzen dituzten eta eskala txikiko eta kalitatezko nekazaritza, elikadura eta farmazia arauak, ezinbesteko trantsizio energetikoa, eta gizartea hobetzeko daukagun eskubide eta ahalmena arriskuan jartzen dituzten TTIP, CETA eta TISA akordio ekonomikoen aurka gaudela adierazi nahi dugu. Itun hauen onuradunak beti berberak dira: nazioarteko korporazio handiak, banketxeak eta inbertsio funtsak.

1986ko martxoaren 12an Euskal Herriak ezetz esan zion NATOri. Ezetz herriaren nahia eta ahaleginak alde batera utzi eta erakunde horrek bultzatzen duen indarraren onarpenari. Gaur, NATO ekonomikoa den TTIPak, korporazio handientzat berdina nahi du arlo ekonomikoan. Hortaz, demokrazia, suntsitu beharreko helburuan bihurtzen da bi egitura hauentzat.

Continue reading

¡No a la OTAN económica! Herritarrok erabaki! Martxoak 12 larunbata, TTIPari EZ!

TTIPEZTTIP Estatu Batuetako gobernua eta Europar Batasuna sekretupean eta enpresa handien presiopean negoziatzen ari diren hitzarmena da eta honako eragin hauek izango ditu:

Herri eta pertsonen burujabetzaren murrizketa, lan eskubideen eta enpleguaren galera, ingurumenaren suntsiketa, elikadura segurtasunaren eta tokiko nekazaritzaren aurkako erasoa, emakumeon bizimodua zailduko du, pribatizaioak osasunan, hezkuntzan, uran…

Herritarrak mobilizatu behar gara hitzarmen hau sinatu ez dadin, gure presioa beharrezkoa da eta horregatik kalera atera behar martxoaren 12an larunbata:

  • Donostian: manifestazioa Boulevard-etik 12:00tan
  • Iruñean: Giza Katea Kartzela Zaharretik 17:30tan

Animatu eta parte hartu, denon artean TTIP hitzarmena geldituko dugu!!!

¡No a la OTAN económica! Herritarrok erabaki!

No al Tratado Transatlántico de Libre Comercio e Inversión (TTIP)

EUSKAL HERRIAK TTIPari EZ!!!