TTIP: Zuri zertan eragiten dizu?

Billabonan TTIPren aurkako solasaldia antolatu dugu azaroaren 25erako eta  sartutako mozioak azaroaren 30eko plenoan izango dira hizpide. Hiru mozio egongo dira mahai gainean: lehenengo sartutakoa, PSEk; EH Bilduk sartutako EH TTIP Ez!eko mozioa; eta gazteok aurkeztu dugun beste mozio zorrotzago bat. Honen ondoren, Tolosalde mailan beste hainbat udalerritan aurkeztuko da.

TTIP Billabona

“TTIP: ingurumariak, aukerak, mehatxuak. Hitzarmenak gure gizartean daukan eragina”

Azaroaren 27ko mintegian, benetako negoziazioak eta hitzarmena sinatzeko eragozpen nagusiak aztertu eta argitu nahi ditugu; horrez gain, mintegia eztabaidagune bilakatu nahi genuke, TTIP delakoa sinatuz gero, gure gizarteak eta gure bizimoduak hartuko lituzkeen onurez eta kalteez aritzeko.

Antolaketa eta parte-hartzaileen kopurua dela eta, etortzekoa bazara, jarri gurekin harremanetan idazkaritza@sabinoarana.org helbide elektronikoan edo 94.405.64.50 telefonoan.

Programa Sabino Arana

GUZTIOI ERAGITEN GAITUEN AKORDIO MALTZURRA

ttip ez donostiaAsteartean, azaroaren 17an, Donostian, Egiako Kultur Etxean itunaren aspektu orokorrez hitz egin ez ezik, gure eguneroko bizitzan zelan eragiten gaituen eta zer egin dezakegun ezagutzeko aukera izango dugu.

Arratsaldeko 18etan Gipuzkoan TTIP EZ kanpaina aurrera eramaten gabiltzan pertsona eta kolektiboen bilera irekia egongo da eta zure parte hartzea falta da. Bertan zer egin dezakegun hausnartuko dugu eta, 19etan Euskal Herrian TTIP EZ Kanpainako kideen eskutik mahai inguru sektoriala izango dugu.

Zure parte hartzea eta, hausnartzeko, esateko zein gehitzeko duzuna ezinbestekoa da. Guztion artean itunaren sinadurak ekarriko dizkigun eraginak geldiarazi ez ezik aurre egiteko alternatibak sortzea lortuko baitu.

Lagun gaitzazu informazioa zabaltzen eta jendarteratzen!

Animatu eta etor zaitez!!!

GIPUZKOAKO TTIP EZ KANPAINAKO KIDEAK