Euskal Herrian TTIPari EZ! aldarria Eragile Sozial eta Sindikatuen Gunearen eskutik

azokaEragile Sozial eta Sindikatuen Guneak TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan sektore anitzeko ekintza egun dezentralizatuari jarraituz Bilbon eta Iruñeean ekimen ezberdinak egin dituzte. Bilbon, goizeko 10etan, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean hitzaldi bat izan da eta ondorenean Arriaga plazan Merkatu Gardena egin da. Iruñean sentsibilizazio eguna izan da. Continue reading

AEB eta Europa arteko Merkataritza Askearen ituna 5 minututan

Datozen urteetako egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala guztiz baldintzatuko dute Merkataritzako eta Inbertsioko Elkarte Trasanlantikoak (TTIP ingelesez) edo AEB eta Europako Batasunaren Merkataritza Askearen Itunak. Iragarpenak beteko balira, litekeena da 2016. urtean Itun hau Europako Parlamentuak onartzea (ez litzateke erreferendumean berretsiko). Filtrazioen bidez ezagutzen ari garen datuok eta nagusi den obskurantismoak jendarte eta ekologia mugimenduaren eta sindikatuen alarma guztiak piztu ditu. Continue reading

Urriak 10, Merkataritza Libreko tratatu Trasatlantikoari ezetza emateko Europa mailako mobilizazio eguna

aurkezpena

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan urriaren 10ean burutuko den sektore anitzeko ekintza egunean parte hartzeko deia luzatu dute. Bilbon, goizeko 10etan, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean hitzaldi bat antolatu dute euskal eragile eta sindikatuek, ondorenean Arriaga plazan Merkatu Gardena egingo da. Iruñean sentsibilizazio eguna izango da. Continue reading